Ekonomia -
Izendapena
Pascal Gomez, Arabako patronaleko presidente
Gomezek Juan Jose Azurmendi zena ordezkatuko du. Azurmendi astelehenean hil zen, gaixotasun luze baten ondorioz.
Erredakzioa
Arabako patronalak (SEA) Pascal Gomez (Tarbes, Frantzia, 1965ko maiatzaren 26) izendatu du erakundeko presidente, Juan Jose Azurmendi zenaren ordez.
Zuzendaritza Batzordeak Batzorde Betearazleko kide gehienak berretsi ditu, baina bi aldaketa egin ditu.
Hala, Juan Antonio Sanchez Corchero lehen presidenteorde izendatu du, Pascal Gomezen ordez, eta Iñaki Azurmendi (Juan Jose Azurmendiren semea) Omega Elevator enpresaren ordezkaria izango da patronalean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea