Itxi

2020/12/04

13:56

Ekonomia

Aurrekontuak

Diru gehiago izango du Bizkaiak 2021ean, Euskadiri eta Estatuari gutxiago ordainduta

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hala, Foru Aldundiaren aurrekontua 2020koa baino % 5,9 handiagoa izango da, hau da, 1.358,8 milioi euro gehiago izango ditu.

  • Bizkaiko Foru Aldundia

    Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbo. Argazkia: Gonzalo Elorza

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

7.970,8 milioi euroko aurrekontua izango du Bizkaiak 2021erako, alegia, 2020rako baino % 6 gutxiago (506,5 milioi). Halere, Eusko Jaurlaritzari eta Estatuko Kupoari ohi baino ekarpen txikiagoa egingo die, eta, horri esker, Aldundiak bere kontuetarako izango duen aurrekontua % 5,9 igoko da, 1.358,8 milioi euro izango baititu.

EAJren eta PSE-EEren arteko koalizioak osatutako Foru Gobernu Kontseiluak ostiral honetan onartu du datorren urteko aurrekontu proiektua, covid-19aren pandemiak bete-betean jo duena. Orain, Batzar Nagusietara bidaltzea da hurrengo pausoa, Foru Ganberak 2021eko otsailerako onar ditzan kontuak.

Hala, Aldundiaren proiektuan aurreikusi dutenez, zergen bidezko diru-sarrerak % 10 jaitsiko dira (2020an baino 804 milioi gutxiago). Zorpetzea, aldiz, handiagoa izango da (410,3 milioi eurorainokoa), eta horrekin konpentsatuko dute, beraz, diru-sarreren beherakada.

7.970,8 milioi euroko aurrekontu horretatik, zati handiena (6.168,6 milioi) Jaurlaritzarekin, Estatuarekin eta udalekin lotutako finantziazio konpromisoetara zuzenduko dute.

Horrenbestez, finantziazio konpromisoak kenduta, 1.358,8 milioi euro izango ditu Bizkaiko Foru Aldundiak erabilgarri bere 9 sailetarako, 2020an baino % 5,9 gehiago (75,2 milioi).

Diru horren % 43 (585 milioi euro, aurten baino 20 gehiago) Gizarte Ekintzak kudeatuko du. Aurrekontu handiena izango duten gainerako sailak Azpiegiturak eta Lurralde Garapena (238,3 milioi euro) eta Garraioak (167,4 milioi euro) dira.

Proiektuaren aurkezpenean, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak nabarmendu du Aldundiak koronabirusaren krisia arintzeko abiatutako Bizkaia Aurrera planaren "jarraipen natural" gisa hartu duela aurrekontua.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;