Ekonomia -
2010. urtearekin alderatuta
Aernnovak fakturazioa % 20 handitzea aurreikusten du aurten
Sinatutako kontratuei esker, enpresak hurrengo 4 edo 5 urteetarako lan karga ziurtatuta dauka. Denbora epe horretan, gainera, fakturazioa % 60 igotzea espero dute.
Erredakzioa
Aernnovak 450 milioi euro fakturatzea aurreikusten du aurten, hau da, 2010ean fakturatutakoa baino % 20 gehiago.
Iñaki Lopez Gandasegui enpresako presidenteak aurreratu du datua, positiboa, Aernnovako Arabako lantegiako handitzearen inaugurazio ofizialean. Patxi Lopez lehendakaria erebertan izan da.
Lopez Gandaseguik esandakoaren arabera, Aernnovak hurrengo 4 edo 5 urteetarako lan karga ziurtatuta dauka. Denbora epe horretan, gainera, fakturazioa % 60 igotzea espero dute.
4.000 langile
Enpresak 4.000 langile ditu, horietariko 1.400 Euskadin. Horrez gain, Andaluzian, Aragoin, Kantabrian, Galizian eta Madrilen lantegiak ditu.
Espainiatik kanpo, Aernnova Brasilen, Mexikon, Errumanian, AEBetan eta Indian ere dago.