Ekonomia -

Emaitzak

BBK-k 2010ean baino % 10 gutxiago irabazi du

BBK Taldeak 234,2 milioi euro irabazi ditu irailera arte; horietatik, CajaSurrek 3,6 milioi euro irabazi ditu.

Argazkia: BBK.
Argazkia: BBK.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBK Taldeak 234,2 milioi euro irabazi zituen irailera arte, eta CajaSurrek 3,6 milioi eurorekin lagundu zuen; hala ere, % 9,8 behera egin du 2010eko datuekin alderatua, BBK-k jakinarazi duenez.

BBK-ko (CajaSur gabe) bezeroen kopuruak % 3,2 egin du behera; hala ere, positibotzat jo dituzte datuok.

Ustiakuntza gastuei dagokienez, BBK-ko gastuak % 0,5 behera egin du, eta Taldearenak % 8,6.

Berankortasunari dagokionez, "egonkor" mantentzen direla esan du BBK-k, % 8,92ko tasarekin. BBK-k % 2,76ko tasa mantentzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea