Ekonomia -

2012an

Bilboko Udaleko aurrekontuak % 5 behera egingo du

Bilboko Udalak 522,3 milioi euro izango ditu datorren urtean eta zorrik gabe jarraituko du.

Argazkia: Efe.
Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaleko 2012ko aurrekontuetan murrizketak izango dira nagusi; aurrekontuak % 5,35 egingo du behera, gastua izoztuko dute eta inbertsio errealek % 30,89 egingo dute behera.

Andoni Aldekoa Bilboko Udaleko kontseilari ordezkariak prentsaurrekoan aurkeztu ditu gaur aurrekontuen proiektua; guztira, 472,2 milioi euro izango ditu, aurten baino 26,7 milioi euro gutxiago (% 5,35).

Hori horrela, Bilboko Udalak zorrik gabe jarraituko du, eta horretarako ez du kreditua eskatuko.

Aldekoaren hitzetan, Udalak aurrekontu zorrotzak onartu ditu krisiari aurre egiteko, eta hiru lehentasun manten duko ditu: zerbitzu publikoak mantentzea; Bilbo "erakargarri" eta ekintzekin jarraitzea; pertsonei eskainitako arreta mantentzea (gizarte-ekintza, enplgu-politikak...), eta hiria modernizatzeko inbertsio proiektua abian jartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea