Ekonomia -

Zerga gehiago

100.000 milioi euro aurrezteko plan berezia iragarri du Frantziak

Frantziak gastuak murriztu eta zergak igo egingo dituela aurreratu du lehen ministroak.

Sarkozy. Argazkia: EFE.
Sarkozy. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

100.000 milioi euro aurrezteko plana iragarri du gaur Francois Fillon Frantziako lehen ministroak. Bere hitzetan, 2016. urtean "finantza oreka" lortzeko plana izango da. Frantziak gastuak murriztu eta zergak igo egingo dituela aurreratu du lehen ministroak.

Horrez gain, 2017. urtetik aurrera, erretiro adina 62 urteetan ezarriko dute. Gizarte laguntzak eta etxebizitzak erosteko laguntzak ere murriztu egingo dituztela jakinarazi du Fillonek.

Estatu gastuak ere murriztu egingo ditu Frantziak: ministroen eta presidentearen soldatak izoztu egingo dituzte, zenbait zerga igotzea erabaki dute eta Gizarte Segurantzaren gastuei mugak jarriko dizkiote.

Azken lau hilabeteetan aurkeztutako bigarren plana da gaurkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea