Ekonomia -

Mila milioiko isuna

EBk isuna jarri diezaioke Espainiari langabezia jaisten ez badu

Gehiegizko desorekengatik espedienteak ezartzeko adierazleen zerrenda onartuko du Europar Batasunak, eta lehen aldiz langabezia tasa sartuko dute zerrendan.

Ilara luzeak Inemeko bulego batean. Argazkia: EFE
Ilara luzeak Inemeko bulego batean. Argazkia: EFE
Ilara luzeak Inemeko bulego batean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunak barne produktu gordinaren % 0,1eko isuna jarri diezaioke Espainiari, hau da, mila milioi euro, gehiegizko langabezia tasa jaisteko neurrrik hartzen ez badu.

Gehiegizko desorekengatik isunak jartzeko adierazleen zerrendan langabezia tasa jarriko dute, arazoak ahalik eta azkarren identifikatzeko eta etorkizunean zorraren krisi berriak ekiditeko.

Espainiako langabezia tasa Europar Batasuneko altuena da krisia hasi zenetik (Eurostaten iraileko datuen arabera % 22,6) eta batasuneko herrialdeen bataz bestekoa bikoizten du.

EBko finantza ministroak asteartean onartuko dute seguruenik gehiegizko desorekengatik espedienteak irekitzeko adierazleen zerrenda. Lehen aldiz, langabezia tasa kontutan hartuko dute, eta Espainiari eragingo lioke batik bat.

Adierazlea azken hiru urteetako langabeziaren bataz bestekoarekin kalkulatuko da, eta isuna jartzeko prozedura, % 10a gainditzean jarriko litzateke martxan.

Behin espedientearen prozedura hasita, EBk estatu horri epe mugatu batean neurriak hartzeko eskatuko lioke. Neurriak, gehiegizko defizita dagoenean hartzen direnak baino malguagoak izango lirateke, gehiegizko desorekak Gobernuaren hain menpe ez daudela uste baita.

Espedientatutako herrialdeak Bruselak ezarritako neurriak hartuz gero, prozedura gelditu egingo litzateke gehiegizko desoreka bere baitara bueltatzeko zain. Horregatik, edozein isun jarri baino lehen, Espainiak hainbat urte izango lituzke langabezia gutxitzeko.

Baina etorkizuneko gobernuak ez badio EBren neurriei kasurik egiten (azken hilabeteetan kontratu bakarra eta negoziazio kolektiboaren deszentralizazioa enpresa mailara ezartzeko eskatu diote) barne produktu gordinaren % 0,1eko isunak jarri ahal izango dizkiote Espainiari.

Isunak erdi automatikoak izango lirateke, hau da, Batzordeak proposatuz gero aprobatuko lirateke, nahiz eta Batasuneako herrialdeen gehiengo kalifikatuak onartuz gero, bertan behera uzteko eskumena duten.

Rehn: "Espainia ez dago hain gaizki Eurpar Batzordearen gomendioak jarraitu dituelako"

Bestalde, Olli Rehn Europako Ekonomia gaietako komisarioak esan du Espainiak ez duela finantza merkatuetan horrenbesteko kolperik jasan Bruselaren gomendioak jarraitu dituelako urteko lehen seihilekoan.

"Espainiak oro har Bruselak emandako gomendioak jarraitu ditu eta horregatik finantza merkatuetan ez du hainbesteko kolperik jaso, nahiz eta krisiak bere ekonomian eta langabezia tasan eragin handiak izan dituen", adierazi du komisarioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea