Ekonomia -

Kontsumoa

Familiek 700na euro gastatuko dituzte gabonetan, iaz baino gehiago

Gabonetako kontsumoa azken hiru urteetan lehen aldiz igo egingo da, ikerketa baten arabera. Txostenak jasotzen duenez ohiturak aldatzen ari dira eta jendeak ez du pentsatu gabeko erosketarik egiten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Familia bakoitzak 668 euro gastatuko ditu batez beste aurtengo gabonetan

Ikerketaren arabera, gabonetan gastu gehien egiten duten Europako lurraldeen zerrendan laugarren tokian dago Espainia, Irlanda (943), Luxemburgo (923)eta Suitzaren (841) atzetik.

Juan Jose Roque ikerketaren arduradunaren arabera, jendeak "krisiaz ahaztu nahi du egun batzuez bada ere", eta kontsumoaren "igoera arinaren" arrazoietako bat hori dela azaldu du.

Ohitura aldaketak

Halaber, ikerketak azaltzen duenez, ohiturak aldatzen ari dira. Jendeak prezio ona duten "opari erabilgarriak" egiten ditu orain, eta "ez du garai batean bezala gehiegi pentsatu gabe erosten".

Arrakasta gehien izango duten opariak perfumeak eta kosmetika produktuak izango direla adierazi dute, urte sasoi horretan "promozio asko" izaten delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea