Ekonomia -

Krisia

Merkel eta Sarkozy estatu sendoen Eurogunea eratzea ari dira aztertzen

Bi abiadurako Europa bat izango litzateke, ekonomia indartsueneko estatuak sartuko ziren aurrena, eta gero besteak.

Merkel eta Sarkozy, iragan goi-bilera batean. Argazkia: Efe
Merkel eta Sarkozy, iragan goi-bilera batean.
Merkel eta Sarkozy, iragan goi-bilera batean. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroaren etorkizuna dela eta, txanpon bakarra indarrean jarri aurretik zebiltzan asmoak berpiztu dira. 90eko hamarkadan bi abiadurako Europari buruzko hotsak ibili ziren, Eurogunean ekonomiarik sendoeneko herriak sartuko ziren aurrena, eta gero besteak, azkenean Eurogune bakarra sortzeko. Oraingo krisia amaitzen ez denez, Paris eta Berlin Eurogunearen birmoldaketaz hizketan ari dira.

Reuter albiste-agentziaren arabera, Angela Merkel Alemaniako kantzilerra eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea Eurogune txikiago eta bateratuago bat eratzeko asmoa aztertzen dabiltza aspalditik. Reuterrek Bruselako bozeramaile bat aipatzen du, eta horrek dioenez, “egin beharra dago eurokide izan nahi ez dutenen zerrenda eta eurokide izan ezin direnena ere bai”.

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak esan berri die Estrasburgeko unibertsitariei “bi abiadurako Europa dela etorkizunerako eredu bakarra”. Hala, euroaren bihotza litzatekeen talde batek bateratze ekonomiko eta fiskalari bultz egingo lioke.

Euroguneak bizi duen eromena gainditzeko eta erabakiak azkar hartzeko, Alemaniak Europako Itunaren aldaketa eskatzen du. Horrek euroaren bihotza osatuko lukeen taldea antolatzeko atea zabalduko luke. Hilabete barru Bruselan europar agintariak egitekoak diren goi-bileran helduko diote Europako Itunaren aldaketari, aipatu iturrien arabera.

Denak ez daude prest bi abiadurako Europa eratzeko. Izan ere, Durao Barroso Europar Batzordeko presidentetak dio sekulako kostu ekonomikoa ekarriko lukeela euroaren zatiketak, eta Europako Batzordearen ustez, Espainia, Finlandia, Herbeerak eta Austria ez daude Eurogunea banatzearen alde.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea