Ekonomia -
Krisia, Italian
Italiako diputatuen Ganberak Aurrekontuen Legea onartu du
Hurrengo pausoa, Berluconik dimisioa aurkeztea da. Momentu hori 20:30etarako iragarrita dago. Bestalde, Mario Monti teknokraten Gobernua eratzen ari da, politikorik gabekoa.
Erredakzioa
Italiako Diputatuen Ganberak 2012ko Aurrekontuen Legea onartu du larunbat honetan. Lege horretan Europar Batasunak exijitutako erreforma ekonomikoak daude. Hurrengo pausoa Silvio Berlusconi lehen ministroak dimisioa aurkeztea da. Italiako hedabideen arabera, dimisio hori 20:30ean iragarriko du Il Cavalierek.
Neurriek 380 diputaturen aldeko botoa jaso dute. Alderdi Demokratikoko kideek, hala ere, ez dute botazioan parte hartu. Berlusconiren Askatasunaren Herria alderdiak lehen ministroa txalotu du Berlusconi Ganberan sartu denean eta "Silvio! Silvio!" oihuekin hartu dute, bere dimisioaren atarian.
Handik gutxira, Berlusconiren alderdiko diputatuek "Traidore!" hitzekin hartu dituzte larunbat honetan bertan alderdia utzi eta Talde Mistora pasatu diren diputatuei. Horiek izan ziren asteartea Berlusconik gehiengoa galarazi eta bere dimisioa aurkeztuko zuela iragartzea eragin zutenak.
Montiri babesa
Bestalde, Silvio Berlusconik Mario Montiri babesa emango dio Gianni Letta presidentetzako idazkariordea Gobernu berrian sartuz gero.
Berlusconik lan bazkari bat antolatu du Presidentetzako egoitza ofizialean Mario Monti biziarteko senatariarekin. Berlusconik dimisioa aurkezten duenean, Moti da Gobernu tekniko berriaren buru izateko aukera gehien dituena.
Bazkaria antolatzearen ideia Berlusconirena izan da, Errepublikako Senatuak ateratako prentsa ahorraren arabera.
Italiako hedabideek diotenez, bazkari horretan Angelino Alfano Askatasunaren Herria (PDL) alderdiko idazkari nagusia eta Gianni Letta Presidentetzako idazkariordea daude. Laurek egoera politikoa eta trantsiziozko Exekutibo tekniko baten sorrera aztertu dute.
Politiko bakarra, teknokraten artean
Bitartean, Mario Monti teknokratez osatutako Gobernua prestatzen ari da eta Gobernu horretan politiko bakarra egongo litzateke: Giuliano Amato lehen ministrio ohia eta Alderdi Demokratikoko kidea. Amato Kanpo Arazoetako ministroa izango litzateke.
Montiren zerrendan dauden beste batzuk dira Guido Tabellino Bocconi Unibertsitateko Ekonomia irakaslea, hau Ekonomia ministroa izango litzateke; Carlos Secchi eurodiputatu ohia eta Ekonomia irakaslera hau ere, Garapen ministroa izango litzateke; eta Lorenzo Ornaghi Milaneko Unibertsitate Katolikoko errektorea. Azken hau Hezkuntza ministroa izango litzateke.
Horrez gain, Monti Cesari Mirabelli jurista sartzea pentsatzen egongo litzateke Justizia ministroa izateko, eta Enzo Moavero, beste jurista bat, ministroen kontseiluko idazkariordea izango litzateke, hainbat iturrik Agi albiste agentzia italiarrari aditzera eman diotenaren arabera.
Lagardek erreformekin konpromisoa eskatu dio ItaliariChristine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendari kudeatzaileak larunbat honetan Tokion azaldu duenez, Italiako egoera "nabarmen hobetzeko" giltzarriak sinesgarritasuna eta erreformak era "sendoan" aplikatzea dira.
Jun Azumi Japoniako Finantza ministroarekin izandako bileraren ostean, ekonomialariak esan du Italiak gehien behar duena "argitasuna eta sinesgarritasuna" dela bere egoera "argitzeko", eta Europar Batasunak urriaren 26an eta 27an egindako goi-bileran iragarritako erreformen bidez hango ekonomian eragin bat izatea, gaineratu du.