Ekonomia -

Erregaiak

Diesela, gasolina baino garestiago

Zenbait gasolindegitan gasolioak litro bakoitzeko 1,3 euroko kostua du, hau da, gasolina baino 2 zentimo garestiagoa da. Adituen arabera, litekeena da merkatuko joera hau sendotuz joatea.

Diesela gasolina baino garestiagoa da dagoeneko. Argazkia: EITB
Diesela gasolina baino garestiagoa da dagoeneko. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diesela gasolina baino garestiagoa da dagoeneko, astearte honetan 'El Correo'k jakitera eman duenez. Horrela, Estatuko gasolindegi gehienetan gasolioaren prezioak gasolinarena gainditu du. Zenbait gasolina-zerbitzugunetan gasolioak litro bakoitzeko 1,3 euroko kostua du, gasolina baino 2 zentimo garestiagoa. Gainera, sektoreko zenbait adituk baieztatu dutenez, litekeena da egungo egoera sendotuz joatea eta, hemendik aurrera, diesela gasolina baino garestiagoa izatea betiko.

Gertakari hura 2008ko martxoan errepikatu zen. Garai hartan petrolioaren prezioak gora egin zuen eta Brent upela 150 dolarretan erosi zuten, historian lehen aldiz. Handik urtebetera gasolina gasolioa baino garestiago zegoen berriro.

Egungo egoeran baldintza berdinak eman dira. Azken hilabeteetan gasolioaren kotizazioa gasolinarenaren gainetik kokatu da nazioarteko merkatuetan eta bi erregai hauen arteko aldea gero eta handiago egin da. Industria Ministerioaren webgunearen datuen arabera, Euskadin diesela gasolina baino bi zentimo garestiago dago. Halaber, estatuan saltzen diren ibilgailuen % 80 dabil gasolioarekin.

Aurten % 9 garestitu da gasolioa; % 14, 2010eko epe berarekin alderatuz gero. Berunik gabeko gasolina, berriz, % 1 garestitu da urtarriletik; % 9, urtebetean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea