Ekonomia -

Aurrekontu proposamena

Arabako 2012rako aurrekontuek % 16,5 egin dute behera

Gastu soziala % 2,8 igoko da, hala ere. Arabako Foru Aldundiak 117,5 milioi euroko zorra dauka.

Jose Zuritak aurrekontuak aurkeztu dizkio Juan Antonio Zarateri. Argazkia: Efe.
Jose Zuritak aurrekontuak aurkeztu dizkio Juan Antonio Zarateri. Efe.
Jose Zuritak aurrekontuak aurkeztu dizkio Juan Antonio Zarateri. Argazkia: Efe.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aldundiak diru gutxiago jasoko du: 1.909 milioi euro inguru, 2006an jasotakoaren maila bera. Hori dela eta, aurrekontuek behera egin dute.

Inbertsioek % 11 egin dute behera, baina Ogasuneko foru-diputatuak ez du zehaztu zein proiekturi eragingo dion horrek.

Langileen soldatak izoztea, eta ohiko transferentzia eta diru-laguntzak % 30 murriztea aurreikusi dute proiektuan.

Jose Zurita Ogasuneko foru diputatuak baieztatu duenez, "ekonomia eta finantza testuinguru okerrenari aurre egiteko aurrekonturik onena da". Halaber, gastu sozialaren aldeko apustua azpimarratu du, "garai txarrean arabar bat ere babesik gabe gera ez dadin".

Hemendik aurrera aurrekontu proiektuak bidea egingo du horren Batzar Nagusietan aurkeztuko dute, zuzenketak jasotzeko. Testua hor bertan onartu beharko dute, datorren abenduaren 22an.

PPk laguntza behar izango du aurrekontuak aurrera ateratzeko, BatzarNagusietako 51 prokuradoreetatik 16 besterik ez duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea