Ekonomia -

Erroma

Montik Italiako Gobernu berriaren zerrenda iragarriko du gaur

Italiako Gobernu berria osatzeko ardura duen ekonomialariak Giorgio Napolitano estatuburuarekin asteazken honetan biltzea eskatu du.

Mario Monti ekonomialaria. EFE
Mario Monti ekonomialaria
Monti bi alderdi nagusietako ordezkariekin bildu da

00:50

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berlusconiren Gobernua ordezkatuko duten ministroen zerrenda iragarriko du Mario Monti ekonomialariak asteazken honetan. Montik Italiako Gobernu berria osatzeko ardura du.

Errepublikako Presidentetzako iturriek jakinarazi dutenez, Italiako Gobernu berria osatzeko ardura duen ekonomialariak Giorgio Napolitano estatuburuarekin asteazken honetan biltzea eskatu du.

Exekutibo berria Errepublikako presidentearen aurrean aurkeztu eta Italiako Parlamentuak Gobernuaren inbestidura ostegunean bertan bozka lezake, merkatuak lasaitzen saiatzeko, izan ere, Italiako arrisku sariak gora egiten jarraitzen du.

Lehen ministro izateaz gain, Montik Ekonomia Ministerioaren buruzagitza hartuko duela diote azken minutuetako zurrumurruek. Ekonomia ministroak lau ministrorderen laguntza izango du.

Bilerak

Monti Italiako bi alderdi politiko nagusiekin bildu da, orain arte oposizioan izan den Alderdi Demokratarekin (PD) eta Berlusconiren Askatasuanren Herriarekin (PDL). Ondoren, Napolitanorekin 90 minutuko bilera izan du Montik.

Arratsaldean, Italiako ekonomialaria sindikatuetako eta enpresaburuen ordezkaritza batekin bildu da. Parlamentuaren babesarekin Exekutiboa osatzeko alderdi politiko nagusien babesa lortu duela jakinarazi die eragileei Montik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea