Ekonomia -
Azterketa ekonomikoa
Troikak Portugaleko neurriak onartu eta laguntza berri bat emango dio
Portugali laguntza emateko programa abian da, eta maiatzean sinatutako 78.000 milioi euroko laguntzatik beste zati bat jasoko du.
Erredakzioa
Portugalek defizita murrizteko onartutako neurri ekonomikoak onartu ditu Europar Batasunak eta Nazioarteko Diru Funtsak, eta maiatzean adostutako erreskatearen harira, 8.000 milioi euro emango dizkio.
Vitor Gaspar Portugaleko Finantza ministroak prentsaurrekoan adierazi duenez, laguntza finantzarioaren programa abian da eta ebaluazio positiboa dauka, troikaren (EB, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europako Banku Zentralak osatzen dutena) arabera.
Portugaleko ekonomiaren azterketa bukatu eta 78.000 milioi euroko mailegua jasotzeko konpromisoak betetzen ari direla ziurtatu dute gaur hiru erakundek. Portugalek maiatzean sinatu zuen mailegu hori hiru urteetan finantzazioa izateko, merkatuko interes altuei jo gabe.