Ekonomia -

Zorraren krisia

Junckerrentzat 'kezkagarria' da Alemaniak duen zor publikoa

Eurotaldearen presidenteak esan du Alemaniak "Espainiak baino zor handiagoa" duela, "baina hemen inork ez du jakin nahi".

Jean-Claude Juncker Eurotaldearen presidentea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Jean-Claude Juncker Eurotaldearen presidentea, artxiboko irudian.
Jean-Claude Juncker Eurotaldearen presidentea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jean-Claude Juncker Luxenburgeko lehen ministro eta Eurotaldearen presidenteak uste du "kezkagarria" dela "Alemaniaren zor maila handia", Bonn General Anzeiger egunkariak jasotako adierazpen batzuetan agertzen denez.

"Alemaniak Espainiak baino zor handiagoa du. Baina hemen inork ez du jakin nahi", adierazi du Junckerrek.

"Hemen (Alemanian) bi alditan gertatu da herritarren aurrezki guztien suntsipena", XX. mendeko 20eko hamarkadan izandako hiperinflazioari eta II. Mundu Gerraren ondorengo finantza porrotari erreferentzia eginez.

Alemaniaren zor publikoa BPGren % 83ra iritsi da, baina hamar urterako bonoen errentagarritasuna % 1,78koa izan zen atzo.

Dena dela, Eurotaldearen presidenteak uste du ez dagoela inflazio arriskurik edo Euroguneak hondoa jotzeko aukerarik, izan ere, "ez dago arrazoirik aurrezkiak arriskuan jarriko direla pentsatzeko".

Era berean, Grezia aurrekontuak egonkortzeko bide onean dagoela uste du, nahiz eta aitortu oraindik ez dela "tunelaren amaierako argia ikusten".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea