Ekonomia -
Euskaltel
Garcia Erauskinek ordezkatuko du Ardanza Euskaltelen buruan
Ardanzak abenduko ohiko batzar nagusian iragarriko du kargua utziko duela.
Erredakzioa
Alberto García Erauskin Euskalteleko kontseilari zuzendari orokorrak, orain arte korporazio horren presidentetzan zegoen Jose Antonio Ardanza ordezkatuko du abendutik aurrera.
Ardanzak abenduko ohiko batzar nagusian iragarriko du kargua utziko duela, eta horren ostean ordezkoa erabaki eta Garcia Erauskin izendatuko dute Euskalteleko zuzendari berri bezala.
1971an Elorrion (Bizkaia) jaiotakoa eta EAJren militantea, 1985etik 1998ra arte Eusko Jaurlaritzako lehendakari izan zen Ardanza. Kargu hori utzi eta urte batera Euskalteleko zuzendaritza hartu zuen gain.
Eusko Jaurlaritzara iritsi aurretik, Gipuzkoako Arrasate herriko alkate bezala eta Gipuzkoako ahaldun bezala jardun zuen
Etorkizuneko ondorengoa
Alberto García Erauskin bere ondorengoa Bizkaiko Erandio herrian jaio zen, eta Ekonomia eta Enpresa zientzietan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. 1998an Errekurtso eta Finantza zuzendari bezala sartu zen Euskaltelen, eta bi urte geroago zuzendari orokor kontseilari izendatu zuten. Orain arte, kargu horretan egon da.