Ekonomia -
Inkesta
Arabako hiru enpresatik batek lanpostuak murrizteko beharra ikusten du
Langabezia igoko da Araban enpresarien ustez. % 27k dio langile kopurua murriztu beharko duela epe laburrera.
Erredakzioa
Arabako enpresariak oso kezkatuta azaldu dira Espainiako ekonomiaren ahuleziarekin. Enpleguaz ere arduratuta daude, Arabako hiru enpresatik batek lanpostuak murrizteko beharra ikusten baitu epe laburrera.
Langabezia igoko da Araban enpresarien ustez. % 27k dio langile kopurua murriztu beharko duela epe laburrera.
Arabako enpresariek aurkeztutako txostenaren arabera, ekonomiaren egoerak okerrera joko duela uste dute askok.
Eraikuntza eta zurgintzakoek bizi dute egoerarik txarrena Araban eta etorkizuna kolokan ikusten dute hamarretik bederatzik.
Eskaerek eta fakturazioak behera egin dute aurreko galdeketaren aldean eta kezkaturik dira, oso, espainiako ekonomiaren ahuleziaz.
Etorkizunean sinisten dute baina burua altxatzea ez omen da erraza izango. Horregatik ezinbestekotzat dira neurriak eta alderdiei zuzendu zaizkie.
Opor fiskalak direla eta , kexkaturik ere, enpresa batzuk kolokan jartzen baitituzte.