Ekonomia -

Iraileko datuak

Berankortasuna % 7,16ra iritsi da, laugarren hilabetez jarraian igota

Igoera horrekin, kobratzeko zalantzan dauden maileguen kopuru osoa 128.080 milioi eurokoa da. Aurreko hilean, kopuru 127.785 miloikoa zen.

Berankortasuna 128.080 milioi eurora iritsi da. Argazkia: Artxibo.
Berankortasuna 128.080 milioi eurora iritsi da. Argazkia: Artxibo.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako finantza sektoreko kreditu berankorrek gora egin dute irailean, laugarren hilabetez jarraian, % 7,16ra iritsi arte. Tasa hori 1994ko azarotik izandako altuena da. Orduan % 8ra iritsi zen berankortasuna.

Espainiako Bankuak emandako behin-behineko datuen arabera, igoera horren ondorioz, kobratzeko zalantzan dauden maileguen kopuru osoa 128.080 milioi eurokoa da. Aurreko hilean, kopuru 127.785 miloikoa zen.

Ekainean zortzi ehunen jaitsi zenetik (% 6,42), laugarren aldiz igo da berankortasuna.

Iraila bukatzean, Espainiako maileguen kopurua 1,788 bilioi eurokoa zen, aurreko hilabeteko 1,787 bilioiak baino zertxobait altuagoa.

Era berean, berankortasun tasa % 1,5 baino gehiago igo da urtebetean: 2010eko iralean tasa 5,493an zegoen, eta ordaindu gabeko diru kopurua 101.263 milioikoa zen, aurtengo abuztuan baino 26.817 milioi gutxiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea