Ekonomia -
Zorraren krisia
Salgado: 'Ez da bidezkoa zorra garestitzea’
Gobernuaren arabera, defizit helburuari "erosotasunez" eutsiko diote eta "zorraren jasangarritasuna” ez dago arriskupean.
Erredakzioa
Elena Salgado Gobernuko Ekonomia ministrordearen hitzetan, merkatuen tentsioek eragin dute arrisku saria igotzea eta Espainiako zorra garestitzea, eta ez egoera ekonomikoak soilik.
Salgadok azaldu duenez, Europako zorraren merkatuak "inoiz ez bezalako tentsioa" bizi du, eta euroguneko 17 herritatik 12ri eragiten die horrek.
Espainiako zorra garestitu den arren, Salgadok argi utzi du ez dagoela "zorraren jasangarritasunerako arazorik", eta "ez dute erreskaterik eskatuko".
Salgadok azpimarratu duenez, 2011n "erosotasunez" beteko du Espainiak defizita % 6 murrizteko helburua; izan ere, hori lortzeko eta ez desbideratzeko tartea dutela esan du.
Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan Salgadok esan duenez, Espainiak 3.200 eta 3.400 milioi euro artean ordaindu beharko ditu zorraren interesengatik. Dena den, kopuru hori Altxorrak aurreikusitako 27.000 milioi euroak baino gutxiago dela azpimarratu du.