Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Largarde: 'Europako porrotak ondorio larriak eragingo zituen AEBetan'

Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendariaren esanetan, "AEBetako eta Europako bankuen artean harreman sendoa dago", ondorioz, "litekeena da Europako hondamendiak ondorio negatiboak ekartzea".

Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendaria. Argazkia: EFE
Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendaria. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendariak astelehen honetan baieztatu duenez, Europa erortzen uzteak "ondorio larriak ekarriko lituzke" AEBeei, Europako eta AEBetako bankuen artean dagoen harreman sendoa dela eta.

"Europaren porrotak ondorio handi eta larriak eragingo zituen beste ekonomiengan, AEBetako ekonomia barne. AEBetako esportazioen % 20a Europara dator eta bi herrialde hauen arteko harremana oso sendoa da", azaldu du Lagardek CBS telebista katean eskainitako elkarrizketan.

Krisi bat dagoenean, Nazioartek Diru Funtsaren ardura eta "suhiltzaileek sute bat itzaltzea" alderatu ditu Lagardek. "Gu heltzen eta sutea amatatzen saiatzen gara", azaldu du, "baina beti ere neurriei so eginez eta funtsak itzulita".

Frantziako finantza ministra ohiak azpimarratu duenez, Washintonen eman diren "borroka politikoak" kezka eragin du Lagarderengan, AEBetako defizita mugatzeko akordio bat adostea saihestu duelako. "Merkatuek segurtasun maila baten premiazko beharra dute", nabarmendu du.

Azkenik, Frantziako presidentziarako hautagaitzaren inguruan izandako zurrumurruei garrantzia kendu die. "Mundu guztia ari da datozen hauteskundeei buruz hitz egiten eta jendeak amets egiten du. Baina ni Nazioarte Diru Funtsaren buruan nago eta aurrean bost urteko epea daukat eta hori epe luzea da", ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea