Ekonomia -

Gipuzkoako patronala

Adegi enpresaburuekin bilduko da egungo egoera ekonomikoa aztertzeko

Gipuzkoako patronalaren buruzagiak enpresariekin izango dira aste honetan zehar haien kezkak ezagutzeko eta hitzarmen kolektiboa eta fiskalitatearen gainean eztabaidatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adegi Gipuzkoako enpresaburuekin bilduko da aste honetan zehar egungo egoera ekonomikoa aztertzeko, haien kezkak ezagutzeko eta hitzarmen kolektiboaren gainean eztabaidatzeko asmoz. Eduardo Zubiaurre Gipuzkoako patronalaren presidenteak eta Jose Migual Ayerza idazkari nagusiak enpresariak elkarrizketatuko dituzte haien beharrak hurbiletik ezagutzeko.

Patronalak jakitera eman duenez, bilera hauek aldizka ematen dira Gipuzkoako enpresen beharrak eta tankera desberdinetako arazoak jakiteko eta krisian lehiakor izaten jarraitzeko enpresaburuei aholkuak luzatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea