Ekonomia -
Krisia Italian
Montik esku artean dituen erreformen berri emango du Bruselan
Lehen ministro italiarra Barrosorekin eta Van Rompuyrekin bildu da gaur, hitz emandako neurriak martxan jarriko dituela ziurtatzeko.
Erredakzioa
Lehen ministro italiarra Barrosorekin eta Van Rompuyrekin bilduko da gaur, hitz emandako neurriak martxan jarriko dituela ziurtatzeko.
Mario Monti Italiako lehen ministroak Europar Batasuneko agintariekin bilerak egingo ditu gaur eta bihar Bruselari hitz emandako erreforma ekonomikoak abian jarriko dituela ziurtatzeko. Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentearekin eta Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidentearekin batzartu da gaur Bruselan Italiako lehen ministroa. Ostegunean, berriz, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarekin eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearekin bilduko da.
Montirekin izan duen bileraren ostean, Europako Batzordeko presidenteak esan du Italiaren egoera, zorraren krisiaren eraginez, oraindik "zaila" dela. Mario Montik "ardura historikoa" duela adierazi du eta "ahalegin iraunkorra" egin behar duela berretsi du merkatuen konfidantza berreskuratzeko.
Mario Monti Italiako lehen ministroak joan den astean hartu zuen kargua Silvio Berlusconik dimititu eta gero. Disciplina fiskala eta bultzatu eta merkatuek zorraren gainean egiten duten presioa murrizteko asmoz Gobernu teknikoa osatu du.
Izan ere Berlusconiren PDL alderdiak, ondarearen gaineko zerga baztertzen du eta CGIL lurraldeko sindikatu nagusia, berriz, lehenengo etxebizitzari ondasun higiezinen gaineko tasa ezartzearen kontra dago.