Ekonomia -

LAN ISTRIPUA

Trenbidea konpontzeko lanetan ari ziren bi langile zauritu dira Eibarren

Zauritutako bi gizonak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte. Lan istripuaren ondorioz, tren zerbitzua eten dute goizaldean bertan.

EITB MEDIA | EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trenbidea konpontzeko lanetan ari ziren bi langile zauritu dira goizaldean Eibarren, Euskotreneko geltokitik gertu.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, zauritutako bi gizonak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, anbulantzian.

Lan ezbeharraren ondorioz, tren zerbitzua etenda egon da goizaldean Eibarren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoako albisteak Eibar bideoak Lana Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Euskotren