Ekonomia -

Euroaren krisia

Merkel eta Sarkozy:'Italiaren porrotak euroaren bukaera ekarriko luke'

Mario Monti Italiako lehen ministroak Frantziaren, Alemaniaren eta Italiaren arteko goi-bileraren nondik norakoak azaldu dizkio Ministroen Kontseiluari.

Merkel eta Sarkozy. Argazkia: Efe.
Merkel eta Sarkozy. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak eta Nikolas Sarkozy Frantziako presidenteak atzo onartu zuten "Italiaren porrotak ezinbestez euroaren amaiera ekarriko lukeela", Italiako Gobernuak gaur jakinarazi duenez.

Agiri batean azaldu dutenez, Italiako Gobernuak atzo Frantziako eta Alemaniako buruzagiekin Mario Montik Estrasburgon (Frantzia) izandako bileraren nondik norakoak azaldu dizkio Ministroen Kontseiluari.

"Sarkozyk eta Merkelek konfiantza osoa dute Monti presidentean eta bere Gobernuan, eta Italiak beren laguntza izango duela esan dute; izan ere, Italiak porrot egiten badu ezinbestez euroa amaituko litzateke, eta somatu ezin diren ondorioak eragingo lituzke Europako bat-egitean", azaldu dute agirian.

Estrasburgoko bileran "ongietorri beroa" eman zioten Italiako lehen ministro berriari, eta "Italiak hartu duen konpromiso berriari, krisi ekonomikoari eta finantzarioari aurre egiteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea