Ekonomia -

Lan-istripua

Basoko langile bat hil da Ugaon zuhaitz batek azpian harrapatuta

Biktima Gueñeseko bizilaguna zen eta 51 urte zituen. Ezbeharra Usila auzoan gertatu da, 16:00ak inguruan.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basoko langile bat hil da gaur arratsaldean Ugaon, zuhaitz batek azpian harrapatuta, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Biktimak 51 urte zituen eta Gueñeseko bizilaguna zen.

Ezbeharra Usila auzoan gertatu da, 16:00ak inguruan. Larrialdi zerbitzuetako langileak gizona suspertzen saiatu dira, baina, tamalez, bertan zendu da.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Gizartea Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Ugao