Publizitatea
Itxi

2021/02/17

19:51

Ekonomia

Lan-istripua

Sutea izan da Zornotzako adingabeen zentroan, eta bi langile artatu dituzte

agentziak | eitb media

"Ongi" daude beharginak, suhiltzaileak iritsi baino lehenago su-itzalgailuarekin sutea itzaltzen saiatu ostean.

0:23
Sua itzalita dago dagoeneko.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Zornotzako adingabeen zentroko bi profesional Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte gaur Aldundiarena den zentroko logela batean izandako sutearen ondorioz.

Aldundiko bozeramaile batek azaldu duenez, profesionalak "ongi" daude orain, eta osasun zentrora eraman dituzte suhiltzaileak iritsi aurretik sutea su-itzalgailuekin itzaltzen saiatu ostean.

Bi langileak ospitalera eraman dituzte, zentroak horrelako egoeretarako ezarritako protokoloa jarraituz, bertan azterketa medikua egiteko.

Oraingoz ez dakite 12:15 aldera piztu den sua zerk eragin duen, eta nahita piztutakoa izan ote den. Adingabeak eraikinetik atera dituzte badaezpada ere.

Aldunditik jakinarazi dutenez, bi langileak su-itzalgailuekin saiatu ostean, suhiltzaileek berehala lortu dute erabat itzaltzea.

Ondoren, suhiltzaileek eraikina ikuskatu dute kalterik ba ote zuen jakiteko, baina ez zuenez, adingabeak berriro sartu dira.

Suaren ondorioz, sutea piztu den logelako koltxoiak eta barruan zeuden beste ondasun batzuk kiskali dira.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena