Ekonomia -

Goraka

Europako burtsak indartsu ari dira goraka hainbat zurrumurruk eraginda

Krisiaren balizko konponbideen inguruko zurrumurruek baikortasuna piztu dute diru-merkatuetan. Ibex 35ek, esaterako, % 3,5 irabazi du eguerdian. Jarraitu burtsaren bilakaera.

Madrilgo burtsa. Argazkia: EFE
Madrilgo burtsa. Argazkia: EFE
Madrilgo burtsa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zorraren krisia konpontzeko hainbat aukeren inguruko zurrumurruak direla eta Europako burtsak indartsu ari dira goraka eta baita AEBetako esker on eguneko salmentek eraginda ere.

Saioaren erdian Madril %3,2 igo da, Paris % 3,5, Frankfurt % 3 eta Londres % 2.

La Stampa egunkariak asteburuan iragarri duenez, Nazioarteko Diru Funtsa Italiarentzako 600 milioi inguruko laguntza programa igotzen ari da. Gaur, ordea, erakundeko ordezkariek informazio hori gezurtatu dute.

Halaber, Alemaniako Die Welt egunkariak Alemania kaudimen handiko ahalmena duten beste bost herrialderekin "elite bonuen" plana aurrera eramatea aztertzen ari dela argitaratu du gaur. Merkelen Gobernuak, ordea, ukatu egin du albistea.

Nahiz eta informazio horiek gezurtatuak izan, merkatuek entzungor egin dute eta indartsu ari dira goraka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea