Ekonomia -

Gehiengo absolutua

Gipuzkoako oposizioak osoko zuzenketa aurkeztu die Aurreontuei

Goizean bukatu da zuzenketak aurkezteko epea eta, guztira, 3 osoko zuzenketa iritsi dira Bilduren Aurrekontu egitasmoaren aurka. Ondorioz, aurrekontuen aurkako jarrerak gehiengo absolutua izango du.

Martin Garitano, Gipuzkoako diputatu nagusia. Argazkia: EITB.
Martin Garitano, Gipuzkoako diputatu nagusia. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako oposizioko talde guztiek osoko zuzenketa aurkeztu diote Bilduk egindako aurreneko Aurrekontuen egitasmoari. Bai, EAJk eta baita PSEk eta PPk ere gaur goizean aurkeztu dute ekimena.

Goizeko 11:00etan bukatu da zuzenketak aurkezteko epea eta, guztira, hiru osoko zuzenketa iritsi dira Bilduren Aurrekontu egitasmoaren aurka. Ondorioz, aurrekontuen aurkako jarrerak gehiengo absolutua izango du.

Hiru alderdiek Bilduren aurrekontu proiektuari kritika berea egin diote: krisiari aurre egiteko "balio ez duela" eta ez duela jarduera ekonomikoa "suspertuko", ezta enplegua sortu ere ez.

Adostasunik lortzen ez badute, 2011ko Aurrekontuak luzatu beharko lituztete, hau da, iaz EAJk eta Hamaikabatek aurkeztutako aurrekontuak.

Aurrekontuen inguruko Osoko Bilkura abenduaren 12an egingo dute. Bilduk akordioren bat lortu beharko du 2011ko aurrekontuak ez luzatzeko.

EAJrentzat, "premiazkoa" da Gipuzkoako enpresei laguntzeko erabakiak hartzea. Markel Olano bozeramailearen ustez, oraindik "posible" da Bildurekin akordioa lortzea.

Olanoren hitzetan, krisi egoera honetan, "oso garrantzitsua" da Aurrekontuak aurrera ateratzea baina, hori lortzeko, Bilduk "malgutasuna" eta negoziaziorako "jarrera" erakutsi beharko du.

Tabakalerako egitasmoa eta hondakinak kudeatzeko sistema dira EAJren "lehentasunak". Guztira 180 zuzenketa aurkeztu dituzte jeltzaleek.

Bestalde, Rafaela Romero PSEko bozeramaileak esan du Bilduk ez duela "krisiaren aurkako politika eraginkorrik" aurkeztu eta, horregatik, aurrekontuen aurka bozkatuko dutela.

Sozialisten iritziz, enplegua sortzeko eta enpresen lehiakortasuna sustatzeko neurri gehiago izan behar ditu Aurrekontuen egitasmoak. Osoko zuzenketaz gain, sozialistek 159 zuzenketa

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea