Ekonomia -

Europako burtsek, gora

Ibex 35 indizeak % 4,6 egin du gora

Baliteke Europako Banku Zentralak zorra erostea krisiari aurre egiteko. Arrisku saria 424 puntuko mailan kokatu da, eta Ibex 35 indizeak 8.119,90 puntuko mailaraino egin du gora.

Burtsaren artxiboko argazki bat. Efe.
Burtsaren artxiboko argazki bat. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibex 35ek % 4,59 egin du gora, urteko laugarren gorakada handiena, besteak beste, munduko burtsek jasotako emaitza onak eta zorraren merkatuen hobekuntza direla eta; izan ere, baliteke Europako Banku Zentralak zorra erostea krisiari aurre egiteko.

Arrisku saria 424 puntuko mailan kokatu da gaur, eta Ibex 35 indizeak 8.119,90 puntuko mailaraino egin du gora. Urteko galerek % 17,64raino egin dute behera.

Halaber, Europako burtsek gora egin dute. Parisekoak % 5,46 egin du gora; Euros Stoxx indizeak, % 5,23; Frankfurtekoak eta Milanekoak, % 4,6 bakoitzak; eta Londresekoak, % 2,87.Bestale, Dow Jones Wall Streeteko indize nagusiak % 2,59 egin du gora. Esker Emateko zubian izandako salmentek eta astelehen honetarako aurrikuspen positiboek lagundu dute AEBetako burtsa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea