Ekonomia -

Gizarte-segurantza

Argiketari bati ezintasun absolutua onartu diote amiantoagatik

56 urteko argiketariak laneko gaixotasuna duela onartu du Gizarte-segurantzak duela gutxi. Langileak biriketako eta tiroideetako minbizia du eta Donostiako Ospitalean lan egin zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amiantoak eta erradioazioek jota Donostiako Ospitaleko argiketari ohi batek duen edozein lanetarako ezintasun absolutua onartu du Gizarte-segurantzak, CCOO sindikatuak gaur jakitera eman duenez. Langileak biriketako eta tiroideetako minbizia du.

Sindikatuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, 56 urteko argiketariak laneko gaixotasuna duela onartu du Gizarte-segurantzak duela gutxi. "1974 eta 1990 artean langilea amiantoarekin kontaktuan izan zen, eta 1969 eta 1990 artean x izpiak eta erradioazioak jaso zituen inolako babesik gabe", frogaturik geratu bezala, CCOOren esanetan.

Ebazpenaren bidez, "gaixoaren pentsioa hobetzeaz gain, Osakidetzak % 30-50 arteko diru-laguntzak eman beharko dizkio, prebentzio legedia ez betetzeagatik eta kalte-ordain gisa", erantsi du sindikatuak.

Kasu hauek ikusita, "agerian geratu da enpresa publiko zein pribatuek, medikuek eta prebentzio zerbitzuek urteetan zehar lan-arriskuengatik azaldutako mespretxua", sindikatuaren hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea