Ekonomia -
2012ko Aurrekontuak
PSEk ez du 'desleial' ikusten PPk Aurrekontuei zuzenketak aurkeztea
Jose Antonio Pastorren hitzetan, PPk babestu egingo ditu Aurrekontuak, eta horrek erakutsiko du bi alderdien arteko ituna osasuntsu dagoela.
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor PSE-EEren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak nabarmendu du PPk babestu egingo dituela EAEren 2012ko Aurrekontuak, eta hori izango dela PSE-PP ituna osasuntsu dagoen froga.
Pastorrek agerraldia egin du hedabideen aurrean, PSEk Aurrekontuen lege proiektuari jarritako 30 zuzenketak aurkezteko.
Atzo, PPk bere zuzenketak aurkeztu zituen, eta salatu zuen "gero eta zailagoa" duela Patxi Lopezen Gobernua babestea gai ekonomikoetan. Lehen aldia da legintzaldi honetan bi alderdiek ez dituztena zuzenketak adostu.
Hori horrela, bozeramaile sozialistak zehaztu du bi alderdiek zuzenketa propioak aurkeztea ez dela PSE-PP ituna urratzea.
PPren kritiken harira, Pastorrek esan du "atzezpena" baino ez dela, eta oraindik hauteskunde orokorren "ajea" dutela.
Horrenbestez, errefusatu egin du PPk zuzenketak aurkeztea jokaera "desleiala" izatea.