Ekonomia -

Kanpaina amaitu da

Antxoaren kanpainan 8.750 tona harrapatu dituzte, 2010ekoa bikoiztuz

Aurten, batezbestez, antxoa kiloa 2,06 euroan saldu dute. Ondorioz, lonjetan egindako salmentetan 18 milioi euro inguru batu dituzte.

Lonjetan egindako salerosketetan 18 milioi euro inguru bildu dituzte. Argazkia: EITB.
Lonjetan egindako salerosketetan 18 milioi euro inguru bildu dituzte. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2011an Euskal portuetara iritsitako antxoa kopurua 8.750 tona ingurukoa izan da. 2010ean, aldiz, 4.700 tona bildu zituzten, aurreko bost urteetako debekualdiaren ostean.

Datuak Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza sailburuordeak eman ditu, Azti-Teknaliaren "Juvena 2011" kanpainaren emaitzen aurkezpenean, Donostian. Kanpaina horrek Bizkaiko Golkoan zenbat antxoa gazte dauden kalkulatzen ditu.

Azkuek iragarri duenez, antxoa kiloa 2,06 euroan saldu dute, batezbestez eta lonjetan egindako salmentetan 18 milioi euro inguru batu dituzte.

2010ean, berriz, antxoa-kiloaren batezbesteko prezioa 2,72koa izan zen eta lonjetako salerosketetan 13 milioi euro bildu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea