Ekonomia -

2012rako

Hezkuntza Sailak 556 plazako Lan Eskaintza Publikoa iragarri du

Ohar batean adierazi dutenez, Jaurlaritza egiten ari den "esfortzua" baloratu behar da "krisi ekonomiko orokor larriaren egoera batean, langileen egonkortasuna hobetzen jarraituko dugulako".

556 plaza berri 2012rako
Hezkuntza: 556 plaza berri 2012rako

00:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak 556 plazako Lan Eskaintza Publikoa iragarri du 2012. urterako, nahiz eta sindikatuekin adostasunik lortu ez.

Ohar batean adierazi dutenez, Jaurlaritza egiten ari den "esfortzua" baloratu behar da "krisi ekonomiko orokor larriaren egoera batean, ikastetxe publikoetako langileen egonkortasuna hobetzen jarraituko dugulako".

Hezkuntzaren sektoreko mahaian negoziatu ondoren, datorren 2012. urtean 556 irakasle-lanpostu sortzeko eskaintza iragarri du Sailak, "behin-behinekotasunaren maila hobetzeko" helburuarekin.

556 lanpostu berri horiekin, 3.603 izango dira legealdi honetan funtzionarioak izatera iritsi ahal izango diren langileak: 1.081 2009an, 451 2010ean, 1515 aurten eta aipatutako 556ak datorren urtean.

Gobernuak azaldu duenez, euskal hezkuntza-sistemaren behin-behinekotasunaren maila % 10 txikiagoa da eskaintza horiei esker eta, ondorioz, ikastetxe publikoetako lau irakasletatik hiruk gaur egun lanpostu finkoa dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea