Ekonomia -
Greba
Metro Bilbaoko langileek 24 orduko lanuztea egingo dute San Tomasen
Greba egun gutxiago dituen proposamen bat onartu du langileen batzarrak. Hala ere, lanuzte ordu gehiago aurrikusten ditu proposamenak. Konkretuki, hiru orduko lanuztea egingo dute abenduaren 13an.
Erredakzioa
Metro Bilbaoko langileen goizeko eta arratsaldeko batzarrek hiru orduko lanuztea (09:45etik 12:45era) abenduaren 13an eta 24 orduko beste bat abenduaren 21ean egitea erabaki dute. Batzar horietan 140 bat langilek parte hartu eta "% 85ek" lanuztea babestea erabaki dute, sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez.
"Zuzendaritza hitzarmena urratzen ari" dela salatu nahi dute sindikatuek ekintza horiekin. Era berean, zuzendaritzak "langileen kopurua handitzeko, mantentze-lanak berregituratzeko, Gabon-gaueko zerbitzua, gidarien txandak antolatzeko… zenbait akordio bete ez" dituela salatu dute sindikatuek.
Greba egun gutxiago dituen proposamen alternatibo bat onartu du langileen batzarrak. Hala ere, lanuzte ordu gehiago aurrikusten ditu proposamenak, sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez. Konkretuki, hiru orduko lanuztea egingo dute abenduaren 13an eta 24 orduko beste bat abenduaren 24an, San Tomas egunean.
Abenduaren 13, 15, 21 eta 22an lanuzteak egiteko proposamena aurkeztu dute goizeko batzarrean.
Hala ere, batzarrean zehar proposamen alternatiboa aurkeztu dute. Proposamen berriak greba egun gutxiago aurrikusten ditu, baina lanuzte ordu gehiago.
Zuzendaritzak "zentzutasuna" eskatu du
Loly de Juan Metro Bilbaoko presidenteak "zentzutasuna" eskatu die sindikatuei eta langileei, hilabete honetarako deituta dauden greba egunak saihesteko.
Halaber, Metro Bilbaok hainbat geltoki ixtea aztertuko duela iragarri du.
Metroaren bosgarren bagoiaren aurkezpen ekitaldian egindako adierazpenetan, De Juanek bitartekari batek lan-gatazkan esku hartzea defendatu du.