Ekonomia -

LAN ISTRIPUA

40 urteko langile bat hil da Irunberrin, Acciona taldeko lantegian

Antza denez, haize errotentzako besoak zeramatzan kamioi batek azpian harrapatu du.

Foruzaingoa lan istripuaren tokian, Irunberrin. Argazkia: Foruzaingoa
Foruzaingoa lan istripuaren tokian, Irunberrin
Foruzaingoa lan istripuaren tokian, Irunberrin. Argazkia: Foruzaingoa

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40 urteko gizonezko bat hil da Acciona taldeak Irunberrin duen lantegian, Nafarroako Foruzaingoak Euskadi Irratiari jakinarazi dionez. Hildakoa Kantabriako Reinosa udalerrikoa da.

Lan ezbeharra bart gertatu da, 23:00etan, enpresak duen aparkalekuan. Antza denez, haize errotentzako besoak zeramatzan kamioi batek azpian harrapatuta hil da langilea.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du lan istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Sindikatuek salatu dutenez, urtea hasi zenetik Nafarroan hil den bigarren behargina da, hamargarrena Euskal Herrian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroako albisteak Lana berriak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoaren albisteak