Ekonomia -
Europan
Burtsek gora egin dute Merkelen eta Sarkozyren akordioa babestuta
Ibex 35ek % 1,72 egin du gora; Parisek, % 1,15; Frankfurtek, % 0,42; eta Londresek, % 0,28. Italiako arrisku sariak 400 puntuko maila galdu du eta Espainiakoa 300 puntuetatik jaitsi da.
Erredakzioa
Europako burtsek gora egin dute gaur Frantziako eta Alemaniako buruek defizit handiegiari aurre egiteko bidea adostu dutela iragarri ostean.
Milango burtsak % 2,19 egin du gora Mario Montiren Gobernuak atzo onartutako murrizketa neurriak lagunduta.
Ibex 35ek, halaber, % 1,72 egin du gora; Parisek, % 1,15; Frankfurtek, % 0,42; eta Londresek, % 0,28.
Arrisku sariei dagokienez, Italiakoak 400 puntuko maila galdu du; Espainiakoa 300 puntuetatik jaitsi da, eta Frantziako 100 puntuko mailan kokatu da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea