Ekonomia -
Bilera ostegunean
Espainia itun berrian 'berehala' izango dela adierazi du Rajoyk
Gobernuko hurrengo presidentea Angela Merkel Alemaniako kantzelariarekin eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearekin bilduko da eta Espainia aintzakotzat har dezaketela esango die.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Gobernuko hurrengo presidentea Angela Merkel Alemaniako kantzelariarekin eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearekin bilduko da ostegunean eta gaur planteatutako Europako itun berrian Espainia "berehala" aintzakotzat har dezaketela esango die.
PPko iturriek jakitera eman dutenez, zerga eta aurrekontuen oreka lortzeko itun berri horretan, 17 herrialdekoa edo 27koa izan, Espainia "hasieratik aitzin-lerroan egongo da", esango die Rajoyk bi agintariei.
Era berean, Europako Banku Zentralak (EBZ) paper bermatzaileago bat izan behar duela defendatuko du PPko buruzagiak, iturri berdinen arabera.
Merkelek eta Sarkozyk independentzia handiagoa eman nahi diote EBZri. Rajoy ideia horrekin ados dago, baina merkatuetan arazoak dituzten herriak laguntzeko paper aktiboago bat jokatu behar duela zehaztu du PPko buruzagiak.