Ekonomia -
Finantza krisia
Euroguneko hazkundea % 0,2koa izan da hirugarren hiruhilekoan
Europako ekonomiaren dezelerazioa berretsi dute Eurostatek argitaratutako zifra hauek.
Erredakzioa
Euroguneko Barne Produktu Gordina % 0,2 hazi da urteko hirugarren hiruhilekoan, Eurostat Europako estatistika bulegoaren datuen arabera. Joan den azaroaren 15ean aurreratu zituen datuak eta Europako dezelerazio larria berretsi dute.
Lehen datuak berrikusi ostean, Euroguneko Barne Produktu Gordinaren hazkundea % 0,2an utzi du Eurostatek. Europar Batasunean ordea, hamarren bat igo da eta azaroan aurreikusitako % 0,2tik %0,3ra igo da.
Urtez urteko datuak kontutan hartuta, Europar Batasuneko ekonomia % 1,7 hazi da eta eurogunekoa % 1,4 lehengo urteko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta.
Espainiaren kasuan, hazkude ezaren iragarpena mantendu du Eurostatek urteko hirugarren hiruhilerako, lehengo urteko datu berdinekin alderatuta.