Ekonomia -
XIII. Kongresua
Arza aukeratu dute hirugarrenez UGT Euskadiren idazkari nagusi, babes zabalarekin
Arza buru izango duen UGT Euskadiren Batzorde exekutibo berriak 146 ordezkariren babesa jaso du, eta 31k boto zuria eman dute, ez baitzegoen beste hautagairik.
agentziak | eitb media
Raul Arza aukeratu dute gaur UGT Euskadiren idazkari nagusi izateko hirugarren aldiz jarraian, Gasteizen egin duten XIII. Kongresuan ordezkarien % 82,5en babesa jasota, eta beste hautagairik gabe.
Arza buru izango duen UGT Euskadiren Batzorde exekutibo berriak 146 ordezkariren babesa jaso du, eta 31k boto zuria eman dute, ez baitzegoen beste hautagairik.
Hori horrela, Arzak gidatuko du datozen lau urteetan EAEn 30.000 langileren babesa duen sindikatua, laugarrena ordezkari kopuruan. Sindikatuaren buruzagitzan egingo duen azken agintaldia izango da, estatutuetan hiru agintaldiko muga baitago ezarrita.