Ekonomia -
Krisi finantzarioa
Citigroup banketxeak 4.500 langile kaleratuko ditu
Murrizketa gehienak banketxean eta balio-jardueran egingo dituzte, etekinak behera egin dutela argudiatuta.
Erredakzioa
Citigroup banketxe estatubatuarrak 4.500 langile kaleratuko dituela iragarri du, bere langileriaren % 1,6a. Murrizketak datozen hiru hilabeteetan egingo dituzte, krisi ekonomikoaren eta sektorearen erregulazioaren ondorioz etekinak behera egin dutela argudiatuta.
Vikram Pandit kontseilari delegatuak eman zuen aipatu erabakiaren berri atzo New Yorken egindako inbertitzaileen arteko biltzar batean. Murrizketa horrekin Citigroupek 296 milioi euro aurreztuko dituela zehaztu zuen. Kaleratze gehienak banku arloan eta balio-jardueran egingo dituzte.
Krisia hasi zenetik, Citigroupek murrizketa gehiago egin ditu, baina, aldi berean, prestakuntza handiko beharginak kontratatu ditu, bere merkatu-kuota berreskuratzeko asmoz.
Areago, datozen bi urteetan beste 500 enplegatu kontratatzeko helburua iragarri zuen joan den apirilean, baina aurreikuspen ekonomikoak okerrera egin ostean, badirudi ez dutela horrelakorik egingo.