Ekonomia -

Burtsak

Europako burtsek behera egin dute euroguneko zorraren egoeragatik

Ibex 35 ek % 0,79 egin du behera. Europan ere burtsek behera egin dute. Milango burtsak % 1,24 egin du behera; Frankfurtek, % 0,57; Euro Stoxx indizeak, % 0,5; Londresek, % 0,39; eta, Parisek, % 0,11.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako burtsak % 0,79 egin du behera gaur finantza sistemari zergak ezartzeko asmoaren iragarpenagatik eta Europako zorraren krisiari aurre egiteko irtenbideekin erlazionatutako albisteengatik.

Arrisku sarian, halaber, eragina izan dute berri ekonomikoek eta 329 puntuko mailan kokatu da. Ibex 35 indizeak atzera egin du eta 8.644,30 puntuko mailan kokatu da.

Europan burtsek behera egin dute. Milango burtsak % 1,24 egin du behera; Frankfurtek, % 0,57; Euro Stoxx indizeak, % 0,5; Londresek, % 0,39; eta, Parisek, % 0,11.

Burtsako saioa ikusi

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea