Ekonomia -

Goi-bilera

Cameronek dio 'onartezinak' direla itunaren baldintzak

Britainia Handiko lehen ministroa "pozik" agertu da Euroguneko kide ez izateagatik, baina txanpona konpartitzen duten herrialdeek "arazoak konpontzea" espero du.

David Cameron Britainia Handiko lehen ministroa, bileraren ondoren. Argazkia: Efe
David Cameron Britainia Handiko lehen ministroa, bileraren ondoren.
David Cameron Britainia Handiko lehen ministroa, bileraren ondoren. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Cameron Britainia Handiko lehen ministroak esan du euroa indartzeko itun berriaren hainbat baldintza "onartezinak" direla Erresuma Batuarentzat, izan ere, ez da onartu Britainia Handiko finantza sistemarentzat salbuespenak ezartzea.

Cameronek Europako Kontseiluaren bileraren ondoren emandako prentsaurreko batean azaldu duenez, "pozik" dago Euroguneko kide ez izateagatik.

Hala ere, txanpona konpartitzen duten herrialdeek "arazoak konpontzea" eta gaurko itunak horretan laguntzea espero du.

Europar Batasuneko erakundeak "27entzat" izaten jarraitzea aldarrikatuko duela jakinarazi du Cameronek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea