Ekonomia -

Goi-bilera

'Burua altxatzen' hasi garela uste du Zapaterok

Krisitik ateratzeko "bidearen erdia" ibili dugula uste du Gobernuko jarduneko presidenteak, baina Europan eta Espainian erreformak egiteke daudela erantsi du.

Zapatero Van Rompuy agurtzen, gaur. Argazkia: Efe
Zapatero Van Rompuy agurtzen, gaur.
Zapatero Van Rompuy agurtzen, gaur. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneak emandako azken pausoen ostean, krisitik ateratzeko "bidearen erdia" ibili dugula uste du Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko jarduneko presidenteak, baina Europan eta Espainian erreformak egiteke daudela ohartarazi du.

"Argia, nahiz eta urruti izan, ikusten da azkenean, eta konfiantza berreskuratzeko lehen pausoa da", izan ere, "zorraren gaineko presioak etengabe jarraitzen baldin badu, lanpostuak sortzea eta ekonomia suspertzea askoz zailagoa izango da", adierazi du jarduneko presidenteak bere azken Kontseilu Europarrean parte hartu eta gero.

Espainiako Gobernuko jarduneko presidentea Herman Van Rompuy Europako Kontseiluaren presidentearekin bildu da gaur Bruselari eta Europako goi-bilerei "agur" esateko, izan ere, gaurkoa izango da parte hartuko duen azken bilera.

Kontseiluaren egoitzan izan da bilera, 27en gailurra baino lehen. Zapatero eta Van Rompuy ordu laurden inguru egon dira bilduta.

Gobernuak azaldu duenez, Zapatero Mariano Rajoy hurrengo presidentearekin adostutakoa ari da babesten goi-bileran.

Mariano Rajoyren izendapenerako eztabaida abenduaren 19an eta 20an izango da Kongresuan eta 21ean karguaren zina egingo du erregearen aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea