Ekonomia -

Standard & Poor's

BBVA, Kutxa eta BBKren kalifikazioa jaistea aztertuko du SPk

Guztira, estatuko 14 banketxe aztertuko ditu, Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioa tartean.

BBVAren azken zuzendaritza-bilera. EFE
BBVAren azken zuzendaritza-bilera. EFE
BBVAren azken zuzendaritza-bilera. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Standard & Poor's arriskua kalifikatzeko agentziak Estatuko 14 banketxeren kalifikazioa jaisteko asmoa agertu du, tartean BBVA, Kutxa eta BBKrena, duela hiru egun Espainiaren rating-a jaisteko erabakia hartu ostean.

Gaur ohar baten bidez jakitera eman duenez, hauek dira kaltetutako erakundeak: Banco Santander eta Banesto bere filiala; BBVA; Caixabank eta La Caixa; Banco Sabadell; Ibercaja; Bankinter; Bankia eta BFA; Banco Popular; Kutxa; BBK; eta Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioa.

Espainiako rating-a bi puntu jaitsi ondoren etorri da banketxe horien kalifikazioa aztertzeko iragarpena. Gehienez, lau aste barru emango dute azken erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea