Ekonomia -

Krisia Italian

Montiren doitze planaren aurkako lehenengo greba izango da Italian

Italiako sindikatuek hiru orduko greba orokorra deitu dute astelehen arratsalde honetarako lan merkatuaren eta pentsioen erreformaren kontra protestatzeko.

Italiarrak kalera atera dira gaur ere. EFE
Italiarrak kalera atera dira gaur ere. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Monti Italiako lehen ministroak aurre egingo dio astelehen honetak berak prestatutako doitze planaren aurkako lehen greba orokorrari. Italiako sindikatuek deitutako hiru orduko lanuzteak lan merkatuaren eta pentsioen erreformaren aurka egingo du protesta.

Igande honetan bi orduz sindikatuekin bilduta izan zen Monti, greba bertan behera uzten saiatzeko baina bilera amaitu ostean Langileen Konfederazio Nagusiak, Langileen Sindikatuen Konfederazioak eta Langileen Elkarteak grebari eutsiko ziotela iragarri zuten.

Susana Camusso CIGL elkarteko buruak azpimarratu zuenez, "zehaztu gabeko konpromiso batekin amaitu zen bilera". Gainera, Montik Parlamentuak eta sindikatuek eskatutakoari "erantzunik ez" zuela eman nabarmendu zuten. Hala ere, lehen ministroak ohar baten bidez jakitera eman duenez, Exekutiboak "azalpenak" eman zizkien sindikatuei eta Italia "muturreko finantza-egoera larri batean" dagoela jakinarazi die.

Greba orokorra arratsaldeko txanda amaitu ostean izango da, Italia osoan, langile guztiek protestatzeko "kalera irtetzeko" aukera izan dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea