Ekonomia -

BANKIA-CAIXABANK FUSIOA

Lehiaren Batzordeak Bankia eta Caixabanken fusioa onartu du, baldintza batzuekin

Fusiotik sortutako erakundeak bermatu beharko du herri txikietako presentzia, bai eta kutxazain automatikoen erabilera baldintza berberak mantentzea ere

Jose Ignacio Goirigolzarri, atzo, Bankiaren azkeneko akziodunen batzarrean. Foto: EFE
Jose Ignacio Goirigolzarri, atzo, Bankiaren azkeneko akziodunen batzarrean.
Jose Ignacio Goirigolzarri, atzo, Bankiaren azkeneko akziodunen batzarrean. Foto: EFE

O.P. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (MLBN) behin behinekoz onartu du Bankia eta CaixaBank erakundeen bat egiteari, baina lehia eraginkorrarentzat mehatuxo liratekeen hainbat elementu identifikatu ditu txikizkako banka merkatuaren esparru jakin batzuetan, bereziki herri txikietan egoteari eta kutxazainak erabiltzeko akordioei dagokienez; eta, hain zuzen ere, arlo horietan konpromiso zehatz batzuk hartu beharko ditu talde berriak. 

Konpromisoa hartu beharko du, besteak beste, banku-erakunde bakarra izango den 21 udalerrietako presentziari eusteko. Gainera, ezingo ditu Bankiako bezeroek harpidetuta dituzten produktuen baldintzak aldatu, eta ezingo die komisiorik kobratu Bankiatik datozen bezeroei leihatilan eragiketa bat egiteagatik, eragiketa hori orain arte doakoa izan bada.

Kutxazainak erabiltzea

Bankiak kutxazainak erabiltzeko beste zenbait erakundeekin (ING, Banco Sabadell eta Euro6000 sarea) zituen akordioak haustea gerta liteke, eta, horren ondorioz, erabiltzaileek ezin izango lituzkete kutxazain horiek baldintza berberetan erabili. Hori dela eta, MLBNak ebatzi duenez, Caixabankek kutxazainetara sartzeko aukera eman beharko die, gutxienez 18 hilabetez eta baldintza ekonomiko berdinetan. Era berean, fusioaren ondorioz Bankiako kutxazainak ixten badira, erakunde horietako bezeroek Caixabankeko kutxazainak erabili ahal izango dituzte.

Aurreikusitakoaren arabera, ostiral honetan egingo dute bat bi erakundeek, Bankia xurgatuko du CaixaBankek. Caixabank berriak 650.000 milioi euro baino gehiagoko aktiboak izango ditu, 6.600 sukurtsal inguru (4.400 jatorri katalaneko erakundearenak eta 2.200 baino gehiago nazionalizatutakorenak) eta 51.000tik gora langile guztira (ia 35.600 CaixaBankekoak eta 16.000 Bankiakoak).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak