Ekonomia -
Lan gatazka
Sindikatuek San Tomas eguneko greba saihestezina dela iritzi diote
Dena den, abenduaren 21erarte egunak geratzen direla azpimarratu dute, eta konponbide orokor bat lortzeko "eskua luzatuta" dutela.
Erredakzioa
Metro Bilbaoko enpresa batzordeak San Tomas egunerako deitu duten lanuztea saihestezina dela iritzi dio, "inolako gerturatzerik" ez dela lortu argudiatuta. Hala ere, abenduaren 21era bitartean, oraindik egunak geratzen direla azaldu du, eta hortaz, konponbide orokor bat lortzearen alde "eskua luzatuta" dutela erantsi du.
Rafa Valencia Enpresa Batzordeko presidenteak Uxue Iriondo ordezkari sindikalak prentsaurre batean egin dituzte adierazpen horiek.
Langileek konpainiaren egoitzaren atarian elkarretaratzea egin dute gaur, izan ere, goizeko 10:00etan hasi eta 13:00ak arte lanuztea deitu dute. Besteak beste, langileen estalduraren inguruko akordioa betetzeko exijitzen diote zuzendaritzari.
San Tomas egunerako dietu duten 24 orduko lanuztea dela eta enpresak eta hainbat erakundek egindako greba bertan behera uzteko egindako eskaerei erantzunez, enpresa batzordeko presidenteak onartu du "data konprometitua" dela, baina zuzendaritzaren jarrera ikusita ez dutela beste aukerarik ikusten erantsi du.
ELA, LAB, CIM, ESK eta UGT sindikatuek osatutako enpresa batzordeko presidentearen arabera, astearte honetako lanuztea langileen % 90ek babestu dute, eta mobilizazioetan gero eta jende gehiagok parte hartzen duela erantsi dute zuzendaritzaren "inposatzeak" direla eta. Metro Bilbaoko zuzendaritzak, berriz, hiru orduko lanuztea langileen % 15,4ek babestu dutela adierazi du.