Ekonomia -
ZOR PUBLIKOA
Espainiako Bankuak esan du 1,35 milioiko zorraz itxi zuela 2020a, inoizko handiena
Zor publikoa % 13,2 igo da 2019arekin alderatuta, pandemiaren ondorioz gastua handitu delako eta Sareb-en zorra gehitu delako.
O. P. | EITB MEDIA
Espainiako Bankuak iazko itxieraren datuak ezagutzera eman ditu gaur, eta baieztatu du 2020a inoizko zor publiko handienarekin itxi zuela, 1,345 bilioi eurokoa, BPGaren % 120 litzatekeena; 2019arekin alderatuta % 13,2 igo da zor publikoa, 156 milioi euro.
Adierazi dutenez, igoera honen atzean bi arrazoi nagusi daude: batetik pandemiak berekin ekarri duen gastu handia, eta, bestetik, Sareb gisa ezagutzen den Banku Berregituraketatik Datozen Aktiboak Kudeatzeko Sozietatearen zorraren birsailkatzea.
Zorraren zatirik handiena administrazio zentralarena izan zen, 1.206.541 milioikoa (BPGren % 107,6) eta inoizko handiena, iaz baino 145.541 milioi (% 13,7) handiagoa izan baitzen; kontuan haratu behar da horietatik 34.000 milioi aipatutako Sareb-i dagozkionak direla.
Bestalde, autonomia erkidegoen zorra % 2,9 hazi zen, eta 303.622 milioikoa da egun, BPGren % 27,1. Euskadiren zorra, zehazki, 1.360 milioitan hazi da azken urtean.