Ekonomia -

Landabengo lantegia

VW Nafarroak 2012rako ekoizpenaren aurreikuspena jaitsi du

Enpresa batzordeak jakinarazi duenez, orain arte aurreikusita zegoena baino 4.690 auto gutxiaho ekoiztuko ditu Volkswagenek datorren urtean Landabengo fabrikan.

Volskwagenek Nafarroan duen lantegia. Argazkia: EITB
Volskwagenek Nafarroan duen lantegia. Argazkia: EITB
Volskwagenek Nafarroan duen lantegia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volkswagen Nafarroak 2012ko ekoizpen aurreikuspenak jaitsi egin ditu, hala jakinarazi du enpresa batzordeak. Orain arte 300.000 autoren ekoizpena zegoen aurreikusita, baina zenbateko hori 295.310ra jaitsiko dute.

Neurri honek eta asteburuko txandak kendu izanak aldi baterako langileen erdiari eragin diezaieke.

Enpresa batzordearen bileran, UGTk bere webgunean azaltzen duenez, Landabengo lantegirako egutegia ere aztertu zuten, langile bakoitzak 211 lan egun izango ditu.

Gabonak iritsi aurretik zuzendaritzak eta enpresa batzordeak bilera egiteko  asmoa dute, besteak beste, 55 urtetik gorako langileen gauekotasunaren inguruan hitz egiteko eta aldi baterako langileen antzinatasuna arautzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea