Ekonomia -
Zorra
Fitchek Espainia, Italia, Belgika eta Irlandaren nota aztertuko du
Fitchek urtarrila bukatu baino lehen espero du herri horien inguruan erabakia hartzea.
Erredakzioa
Fitch kalifikazio agentziak Espainiaren, Italiaren, Belgikaren, Irlandaren, Esloveniaren eta Txipreren kaudimen nota bat edo bi puntutan jaitsiko duela mehatxatu du; izan ere, euroguneko zorraren krisiaren irtenbidea "oraindik urrun" dago, kalifikazio agentziaren ustez.
Murrizketa emateko aukera "oso handia" da, eta Fitchek urtarrila bukatu baino lehen espero du erabaki hori hartzea, azaldu du agiri batean.
Bestalde, Fitchek Frantziaren (AAA) "ohorezko matrikula" berretsi du, baina Frantziako kaudimenaren inguruan zalantza piztu egin zaiola iragarri du, eta ondorioz, baliteke egoera egonkorretik negatibora pasatzea.
Oraingoz, zalantzan daude herrietatik Belgikak (AA+) bikain altu bat dauka; jarraian, Espainia (AA-) eta Eslovenia (AA-) daude, bikain baxu batekin.
Atzetik, Italiak (A+) oso ondo altu bat jaso du; Irlandak (BBB+) nahiko altu bat lortu du; eta, Txiprek (BBB) nahiko bat dauka.
Kalifikazio agentziaren esanetan, abenduaren 9an eta 10ean EBk egindako goi-bileraren ostean, krisiari "irtenbide osoa" ematea urrun dago, "teknikoki eta politikoki".